[Bideoklipa] Gazte Danbada 2016, PIZTU GAUA

Опубликовано: 02 Июнь 2026
на канале: Gazte Danbada
20,492
87

PIZTU GAUA

Piztu, gaua, sua zabal dadin,
herri zahartu honetan,
biharra ez baita hildakoena
asmatzeko dugu oraindik amets handiena
memoria bat etorkizunez betea
Esnatu daitezen berriro kaleak!

Dantzatu iraultza, irauli herrigintza
Esna dago gazteria
zain dugu egunsentia

Jarraituko dugu elkarrekin lanean
suteak piztuz taberna, ideia ta begietan
Suteak muxukatu zure azalean
egunsenti sinesgaitzen bezperako gauetan.
Ez gaituzte harrapatuko lotan gure ohetan!

Iraultza dantzatu, herrigintza askatu
esna dago gazteria,
zain dugu egunsentia, egun berria.

Danba danba Danbada gure iraultza
Kaleko oihuak berriz gogor entzuten dira
Dantza dantza dantzaka gure iraultza
Bat, bi. Bat, bi. Herria mugimenduan.

Ozen esan nahi dudana
guk bidean, elkarlanean
Besoak gora, eutsi aurrera
Egurra labean, txinparta, sua!
Hona hemen bada, mezu berria
dantzan apurtu lege guztiak
Gure eztanda, gure indarra,
gure betiko bizimodua!

Dantza dantza dantzaka gure iraultza
Kaleko oihuak berriz gogor entzuten dira
Danba danba Danbada gure iraultza
Bat, bi. Bat, bi. Herria mugimenduan

Poliki poliki poliki danbadaka
odolberriak hegalak ditu gaur egun martxan
Poliki poliki poliki danbadaka
gure ekintzak aho betez kalean entzunda
Jaiotzean dena emanda sutan sentitzen bazea
taupadaz taupada zure munduari bira
nondik norakoan bortizki itotzen bazea
Lasai arnas hartuz arbasoak golkora
Plazak, haitzak, gaitzak aitzakien kontra
kaleko odola ez du atxintzen denborak
non da zure erronka? akaso ate joka
ez da zio falta, gaur edo bihar
egon, prest, erne, ezeren neke
etxean geratzeak ez du onurarik motel
Ez esan ezetz, kexu merke
altxatzen zaren unetik zauz denon herria egiten

Auzolana festa bat da,
gure kabuz egitean,
berriz jaio jaioko gera,
koloretako mila bele bezela,
Gazteok dantzatu, gazteok asmatu

Itxarongo dugu esna (x3)
zain dugu egunsentia, herri berria
erre gintuen su berbera gara!

ABESTIAREN SORTZE LANEAN:
Blaka:
Iñigo ozaeta
Lander ganzo
Manex rodriguez
Jon agiriano
Iker vazquez

Lagunak:
Eneko Sierra (pelax, physis versus nomos band): saxofoia
Garazi Esnaola (margot, eraul): teklatua eta sintetizadoreak
Lide hernando (liher, bloodybostok, moon fields, koban): ahotsa
Beñat antxustegi (xikinkei, physis versus nomos, pelax, txemak, bloodybostok): ahotsa

Jokin Gilisagasti (margot, 3gabe2, ze esatek!)eta julen idigoras (skakeitan, eraul): interludioa

Kolaborazioak:
Lore Nekane ta Josu Ximun Billelabeitia (Belako): ahotsa

Aneguria eta La Basu: rap-a

Letra: Blaka, Xalba Ramirez, Eneko Sierra, La Basu & Aneguria

Grabazioa: 2016ko otsailean HaizeBazterrak estudion Beñat Antxustegiren eskutik

Nahasketa eta masterizazioa: Maikel, MIK estudioa Beran.

Esker bereziak: ZBee ekoizpenak eta KRML asanblada