Sex Sua musikala - trailerra

Опубликовано: 10 Май 2026
на канале: Elur Etxea
1,019
2

Sex Sua musikalaren trailerra. Hiruki eta Imanol akzioan. Hau eta askoz gehiago, zuzeneko emanaldietan.

Ekoizpena: Elur Etxea
Gidoia eta zuzendaritza: Andoni Mutiloa
Artista: Andoni Mutiloa
Aholkularitza eta kanpo begirada: Amancay Gaztañaga
Abestietako hitzak eta melodia: Andoni Mutiloa
Abestien ekoizpena eta grabazioa: Eñaut Gaztañaga (Gaztain estudioak)
Abestia: Hiruki - Sex Sua
Babesleak: Gehitu, Mugen Gainetik, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura eta Dantzagunea
Informazio gehiago: elur.eus eta Elur Etxea (facebook eta instagram)

Sinopsia:
“Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Eta aplikazioak erabiltzen hasi zarenetik zure antsietate mailak gora egin du? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra”.

Teknologia berrien ondorioz sortzen ari diren harreman kodeei buruzko gogoeta egin nahi du Sex Sua musikalak. Aktore bakarra du oholtza gainean eta berarekin batera ilusio faltsuen bidean barneratuko gara, umorez eta dramaz betetako bidaia egiteko.