Euskararen nazioarteko Eguna 2016.
Euskara hizkuntza bizia eta egunerokoa izan dadin, egiten ari garen eta egiten jarraitu behar dugun bide hau egin dezagun, instituziotik herritarrekiko harremana euskalduntzen jarraitu behar dugu gure esku dauden giza baliabide eta baliabide ekonomikoak erabiliz, pertsona euskaldunen eskubideak bermatzeko. Beraz, herritarrekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzea da Erandioko Udalaren erronka, gure hizkuntzaren erabilerarako aukerak gehitzea da, hala nola martxan jarriko diren tresna berrietan: izapide gida, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) eta web-orri berria.