Ingeteamen mugarri nagusien artean nabarmendu behar da 1984an energia hidroelektrikorako sorkuntza erregulatzeko lehenengo sistemak garatzen hasi zela; sorkuntzaren kontrol sistema hori ondoren eolikoan eta fotovoltaikoan ere aplikatu da. 1990eko hamarkadan, eta enpresa elektrikoen eskutik, turbinen kontrol eta erregulazio ekipoak giltza eskura hornitzen espezializatu zen enpresa, baita zentral hidroelektrikoen automatizazio osoan ere. Hamarkada horretan, halaber, filialak ireki ziren, Alemanian hasita, Txekiako Errepublikan, Mexikon, Frantzian, Hegoafrikan, Txilen, Thailandian, Panaman, Filipinetan, Uruguain, Marokon, Erresuma Batuan, Hondurasen eta Vietnamen.