Aste honetako gonbidatua, Iratxe Aguilera, Kai Nakai! Gasteiztarrak album berria kaleratu du eta honen izenak askorako eman die. “Gaupasa”z eta gaueko ordu txikietan kebapa jateaz, proiektu zein kantu berriak sortzeko prozesuaz, gaur egungo musika eszenaren egoeraz eta beste euskal artista batzuekin kolaborazioak egiteko arazoez aritu dira hiru neskak, besteak beste. Sonny Angel - en unboxinga egin dute gainera!
Nola sentitzen da Kai beste artista batzuei kolaborazioa egiteko proposatzen dienean? Zergatik sentitzen da edo sentiarazten dute “txiki”? Euskal eszena musikalean ere misoginia dago? Zer gertatzen da artisten diskriminazio eta kantzelazioarekin? Zeintzuk dira haien “red flag” edo bandera gorriak? Aukera eta horretarako boterea izango balute, ze lege absurdo sortuko lukete?
Aner Euzkitzek Berria Egunkarian argitaratutako “Kantzelazioa: zatoz, mese” artikulu polemikoaren harira hausnartu dute eta gizonen musika taldeen inguruan haien iritzia eman dute. Benetan zabiz galduko duzula?
00:00:00 Aurrerapena
00:01:10 Kareta
00:01:23 Sarrera
00:11:08 Gonbidatuaren aurkezpena
00:11:50 Kai Nakai ezagutzen
00:27:49 Arrosali
00:42:14 RED FLAGS / Bandera gorriak
00:55:41 Entzulearen galdera
***
GAZTEAn zure musika eta entretenimendu guztia topatuko duzu! Harpidetu zaitez gure kanalera guztiaren berri izateko! 👉🏻 / gaztea
Jarraitu GAZTEA sareetan! 📲
INSTAGRAM: / gaztea_irratia
TIKTOK: / gaztea_irratia
TWITTER: / gaztea
FACEBOOK: / gaztea
Informazio gehiago gure webgunean! 🖥
https://www.eitb.eus/eu/gaztea/