Baigorri: Libertimendua 2023 alemanak

Опубликовано: 22 Август 2026
на канале: dantzan. eus
844
5

https://dantzan.eus/bideoak/baigorri-...
Baigorriko Arrola dantza taldeko bolant-dantzariek libertimenduan emandako Alemanak dantza-jauzia duzue irudietan; urratsak markaturik. Migel Angel Sagasetak aipatzen du Luzaiden Pello Lapeire bakarrik gogoratzen zela dantza-jauzi honen izenburuaz eta gaztetan dantzatu izanaz; Fauxtin Bentaberrik jota eta markatua. Eta nondik ote dator Alemanak izena? Jatorriaren inguruko hipotesi bat baino gehiago dira: Lapeirek ez zuela arrastorik erantzun zion Sagasetari, Alemaniako soldaduek ekarritako dantzaren bat izango ote zen edo. Sagasetak erantzun hori beste hainbat lekutan ere jaso omen zuen, Fauxtin Bentaberri alabaren ahotik, adibidez. Baina Jean Michel Guilcherren teoriaz gehiago fidatu da Sagaseta, hala nola, XVI-XVIII mendeetan Frantzian arrakasta handia izan zuten Alemanak (les allemands) dantzekin lotura izatearenarekin.

Urratsen segida:

Aintzina (lauetan)
Erdizka (lauetan)
Erdizka, dobla eta hiru, erdizka eta hiru (bietan)
Erdizka (lauetan)
Zote, erdizka, dobla, erdizka
Pika, erdizka (bietan)
Erdizka (lauetan)
Zote,erdizka, dobla, erdizka
Aintzina (lauetan)
Pika, erdizka (lauetan)
Erdizka (lauetan)
Zote, erdizka, dobla, erdizka (bietan)
Zote
Erdizka lauetan eta hiru
Erdizka, dobla, erdizka, ezker, erdizka
Erdizka eta hiru, erdizka (bietan)
Erdizka (lauetan)
Zote, erdizka, dobla, erdizka (bietan)
Erdizka, ebats (bietan)
Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru
Erdizka (lauetan)
Zote, ezker, eskuin
Pika eta ezker, pika eta eskuin
Pika eta ezker, pika eta fini

Libertimendua, Alemanak, Baigorri, 2023-03-05.