www.hamaika.eus | Amatasuna eta gaixotasuna eskutik hartuta ezagutu ditu Elurrek. Haurdun zegoela, gaixotasuna bere gorputza guda zelai gisa hartzen hasi zen. 11 urte eman ditu gaixorik, Eñaut semearen haurtzaro osoa, eta Eñautek oxigenora lotutako ama ezagutu du sei urte bete zituen arte. Duela urte batzuk iritsi zen behar eta desio zuen transplantearekin batera, ama berri bat. Hatsa berreskuratu duenean ohartu da galdu zuenaz.