www.hamaika.eus | Nahia Alkortak "tratu txarra" eta "jazarpena" jasan zituen bere lehen erditzean, eta ordutik borrokan ari da artatu zuten medikuek jakin dezaten "zerbait gaizki egin zutela". Bere testigantza gogorraren berri emateaz gain, salatu du oraindik ere oso ohikoa dela emakumeek indarkeria obstetrikoa jasatea, eta oso garrantzitsutzat jo du emakumeen arteko sareak sortzea.