Imanol Lazkano 'Hitzaren irulea' (3) (Azpeitia, 2024-07-27) (35'31'')

Опубликовано: 14 Июль 2026
на канале: Anbune
595
8

Imanol Lazkano Uranga, Azpeitiako Landeta auzoko Antzibarrena baserrian jaio zen duela 88 urte, 1936an. Sendi zabalean baserrian hezia, eraikuntza izan du ofizio eta bertsogintza afizio mina. Euskal Herriarekin, euskararekin eta bertsoarekin maitemindua, bide luzea egin du bertsolaritzaren lurretan. Goi mailako bertsolaria izaki, bost hamarkadetan ibili da plazaz plaza eta lau belaunaldi desberdinekin jardun da bertsotan garai eta tradizio desberdinetako bertsolarien arteko uztar lana eginez. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta bertako lehendakaria izan zen 20 urtez. Hitzaren jostarien miresle, irule bikaina bera, ezagututako garaiez, bizipenez, gozoez eta mikatzez jardun zaigu. Imanol Lazkano, hitzaren irulea.
Hirugarren bideoan, hurrengoa duzu ikusgai: Bertso txapelketak bai baino… (2’35’’); omenaldi zalea ere ez (8’10’’); emakumeak bertsotan. Zer ekarri dio bertsolaritzari? (9’30’’); Imanolen bertsolari ereduak (11’50’’); bertso egile ona nahikoa al da bertsolari izateko? (20’40’’); bertsoaren amaierako arrazoia. Nor, aukeran? (21’25’’); zure gustuko umorea egiten duen bertsolaria (24’25’’); betelanean nabarmendutakoak (27’30’’) eta Bertsozale Elkarteko Lehendakari (29’25’’).