Bertso saioa antolatu dute Amezketan, bertako herri-jaien baitan. Bost protagonista izan dira bertan Imanol Artola ‘Felix’-en aginduetara: Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano, Agin Laburu, Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran. Sarrerako agurren ondoren, ofizioak eta puntuak etorri dira. 1) Onintza eta Bixente: nola kudeatu festetako zaborraren kudeaketa? 2) Oihana eta Agin: auto batean datoz Alegitik Amezketara. Errepide ertzean lanean ari dira. Guztiak gizonezkoak dira eta gehienak, atzerritarrak. 3) Enbeita eta Peña: Enbeita hortentsien jabea da. Peña lore hori lapurtzera etorri da baina Onintzak ikusi egin du. 4) Puntuak Oihanari. 5) Oihana, Agin, Anjel Mari eta Bixente: sagardo dastatzea hasi da.