Irudiak: ETB ko Hi heu programa, 1988.
Soinua: Jose Lastrak bermasterizatu eta digitalizatuta Tio Pete estudioetan 2023.ean.
Irudiak+soinua edizio eta sinkronizazioa: Eneko Uribe Lasa 2024.
Musika: Txomin Uribe Urbieta, Josu Aranbarri Aramaio
Hitzak: Kirmen Uribe Urbieta
The sun lies down
Iluntasuna apurtzen duten disdira pareen antzera,
iragaiten dituzu karrika triste bezain singleak,
kanpoan edozein aurkitzeko asmo ageria aurpegian,
haatik, buruan berriz ere,
bakartasunarekin topo egiteko ideia...
Rolls Royce bat igarotzen da semaforo gorrian,
non gizon bat dagoen hilzorian,
azken bokataren presentzia disekatu nahian,
jendeak denboraren aurka karrerak,
anuntzio guztitan prisak,
hargaitik, etxera heltzerakoan,
libro uzten dute haura, picture batzuei begira...
Auzokidearen etxean Bob Marley-ren azken LP-a topera,
malku eta lamentuak izkutatzeko airean.
Eta bere anaia joan da berriz plaiara,
uhinen burlatzera, amaren zapladak jasan arren,
berriz joanen da arratsean...
Store nagusien udazkenerako moda aurreratua da,
suizidioak eta bigarren eskuko pertsonalitateak direlarik nabariak...
Alkateak geltokiak ixten dituen artean,
noraezean ofizialki ibiltzeko kaleak
inauguratu ditu gaur goizean.
Halere, biharamonean,
iluntasuna apurtzen duten disdira pareen antzera,
abiatuko zara karrika artera, ezta?
Kirmen Uribe Urbieta
https://open.spotify.com/album/4LQCZL...