MUSIKAZ GAIN ganbara

Опубликовано: 08 Сентябрь 2026
на канале: Run Down
580
5

http://www.musikazgain.webtalde.com

GANBARA 80 eta 90 hamarkadetako folk aurrerakoi euskaldunean erreferentzia taldea da, kritika eta publikoaren oniritzi nabariaz 6 disko argitaratu zituena. Taldea sortu zuten hiru musikari, Josean Martin, Maria Eugenia Etxeberria eta Juan Ezeiza, Euritan Blai izeneko proiektuan parte hartu eta GANBARAren jatorrizko estiloan disko bat grabatu zutenak (Atarian -- Agorila 2001), formazioaren azken hiru diskoetan parte hartu zuen Alex Blascorekin, eta Xabi Aburruzagarekin elkartu dira, azken hori trikitixaren munduan aski ezaguna dena errepertorio herrikoia tratatzeko bere modu berritzaile eta bere tresnaren posibilitateak aztertzeko egiten ari den lan txukunarengatik. Beren helburua GANBARAren proiektuari berriro eustea da. Beren kantuak berriz interpretatzea, perspektiba eta moldapen berrietatik interpretatu ere, "Folk aurrerakoia" deitu izan denaren ikuspuntutik tradizioan lan egitea, alegia. Horretarako, 2011. urtearen bukaeran Agorila diskaetxeak argitaratu duen EGUNTTO BATEZ disko berria aurkezten ari dira, baita izen bereko ikuskizuna ere.
MUSIKAZ GAIN programan eurekin solasean aritzeko aukera izan dugu eta hauxe da kontatu digutena.