http://www.musikazgain.webtalde.com
Xabi San Sebastian Band izena du donostiar kantariaren proiektu berriak. Eta Erraiak diskoa da proiektuaren lehen emaitza.
Xabi San Sebastian bere musika-lanak direlako, eta Band, musika-lan horietan ukitu berri bat nabari delako.
Taldearen parte hartzeak nabarmen egin du gora, eta soinua sendotu eta aberastu egin da.
Erraiak rock disko bat da, etengabeko riffak eta doinu itsaskorrak. Enerjiaz beteta datoz kantuak, sendo eta erritmikoak. Baina batzuetan ia tribala dirudi, begi bat erroetan jarrita dauka, sustraietara doa edatera, tribuaren taupaden bila, txalaparta eta ohiartzun afrikarrak...
Xabik, bere ohiko bandaren trebezia mugimendua eta dantzaren zerbitzuan jartzen du oraingoan, zuzeneko oso erakargarriak iragarriz.
Lana urriaren 4ean izango da kalean eta Katamotza kantua da aurrerapen gisa aukeratutako kantua.