http://www.musikazgain.webtalde.com
The Sparteens 2009. urtean Iparralden jaio zen, ye-ye estiloari jarraituz, euskal, atzerritar eta rock frantsesaren klasikoen bertsioak egiteko apustuarekin.
10 single editatzen dituzte, hileko bat; bitartean, Douglas eta Maribel, taldeari forma ematen hasten dira.
2010eko Durangoko Azokan, GORekin batera ekoiztutako
"Grandes éxitos del ayer" bilduma aurkezten dute eta handik urte batera, "Bi doberman beltz" mini-cd-a editatzen dute.
Beraien ikuskizun-kontzeptua oso berezia da: motots eta twistaren lehiaketak euren kontzertuetan ohikoak izan ohi dira, baita publiakoarekin egiten dituzten dantzak ere. Ikuskizuna beraz, ziurtatuta dago.
MUSIKAZ GAIN programan tarte bat igaro dugu beraiekin
eta hauxe da kontatu digutena.